Basques

Sabamenerako bidea

Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da. 2 Timoteori 3,16 Jainkoaren hitza bizia eta eragin handikoa da, ahobiko ezpata bera baino sarkorragoa. Hebertarrei 4,12 Nire ahotik irtendako hitza ... ez da niregana itzultzen bere eragina izan gabe, baizik eta nik nahi dudana egiten du eta nik ezarritako helbuma betetzen. Isaiasen profezia 55,11 Azaldu zeure hitz argigarriak. Salmoa 119,130

Munduaren kreazioa

Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Hasiera 1,1 Gauza guztiak beronen (Kristoren) bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Joan 1,3

Gizakiaren kreazioa

Jainkoak bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen, ar eta eme egin zituen. Eta bedeinkatu egin zituen. Hasiera 1,27-28 Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudurzuloetan bizi-arnasa haizeman zion, eta gizona bizidun bilakatu zen. Ondoren, Jainko Jaunak landatu zuen Edenen, ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona. Hasiera 2,7-8 Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzan ezarri zuen, landu eta zain zezan. Eta agindu zion: Baratzako zuhaitz guztietatik jan dezakezu; baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara. Hasiera 2,15-17

Bekatuaren sarrera

Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena. Sugeak esan zion emakumeari: Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzako arbola guztietako fruituetarik jatea? Emakumeak erantzun: Ez, jan dezakegu baratzako arboletako fruituetarik. Baratza erdian dagoen zuhaitzaz bakarrik esan digu Jainkoak: Ez jan horretatik, ezta ukitu ere, hil nahi ez baduzue. Ez zarete inolaz ere hilko, esan zion sugeak. Ongi daki Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena lortuz. Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zeia, arbola ikusgarria eta jakinduria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen. Hasiera 3,1-6 Jainko Jaunak dei egin zion gizonari, ... eta esan zion: Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu? Gizonak erantzun: Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut. Jainko Jaunak esan zion emakumeari: Zer egin duzu? Emakumeak erantzun: Sugeak engainatu nau eta jan egin dut. Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion: Hori egin dualako, madarikatua hi abere guztien artean eta basapiztia guztien artean! Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz eta hautsa jango duk heure bizitzako egun guztietan. Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok. Emakumeari esan zion: Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak; irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi. Eta gizonari (Adani) esan zion: Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan. Sasia eta laharra emango dizkizu, basalandarez elikatu beharko duzu. Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara. Hasiera 3,9.11-19 ... antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena. Apokalipsia 12,9 Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu. Erromatarrei 5,12

Gizakiaren erruduntasuna Jainkoaren aurrean

Ardiak bezala genbiltzan galdurik, bakoitza geure bidetik, eta Jainkoak haren (Mesiasen) gain bota zuen gu guztion errua. Isaiasen profezia 53,6 Jauna gizakiei begira dago zerutik, ba ote den zentzu onekorik, Jainkoa bilatzen saiatzen denik. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian; ez da inor on dagienik, bat bera ere ez. Salmoa 14,2-3 Honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik ... ez dute ezagutzen bake-bidea. Haiengan ez da Jainkoarenganako beldurrik, ... denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. Erromatarrei 3,10.17-18.23 Zeuen erruek ezarri dute hesia zuen eta Jainkoaren artean; zeuen bekatuek ezkutarazi diote aurpegia, zuen otoitzik ez entzuteko. Isaiasen profezia 59,2

Jainkoak gizonari dion maitasuna

Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. Joan 3,16 Jainkoari otoitz eginez, esan zuen Jesusek: Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean. Joan 17,3 Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun. Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna. 1 Joan 4,9-10

Jainkoak bere Semea bidali zuen mundura

Epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen. Galaziarrei 4;4 Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zeia mundura. 1 Timoteori 1,15 Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. Joan 1,10

Jesus Jaunaren sortzea

Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Izpiritu Santuaren egitez. Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen: Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena (Emmanuel izenak Jainkoa gurekin esan nahi du). Mateo 1,18.22-23 Zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik. Mateo 1,21

Jesus Jauna munduan

Jainkoak Izpiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen (Nazareteko Jesus), eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bizitza, Jainkoa berekin baitzuen. Eginak 10,38 Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hotsegiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Mateo 9,35 Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen. Mateo 15,30

Jesus Jaunak bere heriotza eta biztuera iragarri

Jesus bere ikasleei irakastera emana zegoen. Honela ari zitzaien: Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da. Markos 9,31 Jesus Jaunak esan zuen: Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien aide. ... Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro. Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua. Joan 10,11.17-18

Jesus Jauna gurutzean hil zen gure bekatuengatik

Buruhezur zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus... Jesusek honela zioen: Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren. Lukas 23,33-34 Mesprezatua zen, eta jendeak baztertua, oinaze-gizona, sufritzen ikasia. Ikusteak ere nazka ematen duen norbait bezalaxe, mesprezatu egin genuen, eta aintzakotzat hartu ez. Baina gure gaitzak hartu zituen bere gain, gure oinazeen zama jasan. Guk, berriz, Jainkoak zauritu zuela uste genuen, Jainkoak zigortu eta atsekabetu zuela. Baina gure errebeldiengatik zulatu zuten, gure erruengatik birrindu; berak jasan zuen guretzat salbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatu gintuzten. Ardiak bezala genbiltzan galdurik, bakoitza geure bidetik, eta Jaunak haren gain bota zuen gu guztion errua. ... Bizidunen lurretik kanpora atera zuten, bere herriaren errebeldiagatik jota. Gaiztoekin batera hilobiratu zuten, gaizkileekin eman zioten lur, nahiz eta berak bidegabekeriarik ez egin eta haren ahoan maltzurkeriarik ez izan. ... Bere burua heriotzara eman zuen, eta bekatarien kide iritzi zioten, guztien bekatuak bere gain hartu eta bekatarien aide erregutu zuen. Isaiasen profezia 53,3-6.8-9.12 Kristo gure bekatuengatik hil zeia, Liburu Santuek esan bezala. 1 Korintoarrei 15,3

Jesus Jauna hilen artetik biztua

Idatzia zegoen Mesiasek (Kristok) sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hilen artetik biztu, eta ... herri guztiei bihozberritzeko hotsegin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien. Lukas 24,46-47 Jainkoak biztu egin zuen hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena eman zion, ez herriko guztiei, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baizik, guri, alegia, hura hilen artetik biztu ondoren berarekin jan eta edan dugunoi. Eginak 10,40-41 Baina orain, biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko direnen aitzindari. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon

Jesus Jauna zerura itzuli zen

Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitzeginez. ... Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte. Eginak 1,3.9 Kristo, gizaki bezala agertua, Izpirituak zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hotsegina, munduan sinetsia, Jainkoak aintzan hartua. 1 Timoteori 3,16

Salbamenerako bide santua

Jauna, zer egin behar dut salbatzeko? —Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta ... salbatuko zara. Eginak 16,30-31 Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen. Eginak 3,19 Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Izpiritu Santua hartuko duzue dohain. Eginak 2,38 Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu. 1 Joan 1,9 Zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hilen artetik biztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara. Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da. Erromatarrei 10,9-10 Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da. Efesoarrei 2,8 Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da. Erromatarrei 10,13 Jesus Jaunak esan zuen: Niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako. Joan 6,37

Kristoren heriotzari esker salbatuak

Orain Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker. Efesoarrei 2,13 Haren (Jainkoaren) Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu. 1 Joan 1,7 Jainkoak nahi izan baitu bere izaeraren betea Kristorengan egotea, eta honen bitartez gauza guztiak berekin adiskidetzea, bai zerukoak eta bai lurrekoak, berak gurutzean isuritako odolaz bakea ekamz. Kolosarrei 1,19-20 Gogoratu zeuen aurrekoengandik hartutako biziera zentzugabetik askatuak izan zaretela; eta askatuak, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, baizik eta bildots garbi eta akasgabe bezala zuen aide eskaini den Kristoren odol baliotsuaz. 1 Pedro 1,18-19 Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agortezinaren erakusgarri. Efesoarrei 1,7 Odolean dago, hain zuzen, izakiaren bizia ... eta odolak lortzen du bekatuaren barkamena. Lebitarrena 17,11 Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. 2 Korintoarrei 5,17

Izpiritu Santua

Jesus Jaunak esan zuen: «Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue, beti zuekin izango dena, egiaren Izpiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betirako." Joan 14,16-17 Aitak Laguntzailea, Izpiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean, eta berak gogoraraziko dizue nik irakatsitako guztia. Joan 14,26 Ez nahigabetu Jainkoaren Izpiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko. Efesoarrei 4,30 Bizi zaitezte Izpirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz. Galaziarrei 5:16 Jainkoaren Izpirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira. Erromatarrei 8,14 Bete zaitezte Izpirituaz. Efesoarrei 5,18 Izpirituaren fruitua hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna, otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Galaziarrei 5,22-23

Bizitza santua bizi

Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez. 1 Tesalonikarrei 4,3 Jesus Jaunak otoitzean: Har itzazu zeuretzat egiaren bidez; zure mezua egia da. Joan 17,17 Bekatu egiten jarraitu behar dugula ...? Ez horixe! Nola bizi gaitezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik garenok? ... Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesukristorekin bat eqinik. Erromatarrei 6.1-2.11 Orain, ordea, bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabu eginik, erabat Jainkoarenak izatea duzue fruitu, eta honek betiereko bizia du ondorio. Erromatarrei 6,22 Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta izpiritu— errugabe iraun dezala Jesukristo gure Jauna agertuko den egunera arte. Leiala da dei egiten dizuena, eta beteko du hitzemana. 1 Tesalonikarrei 5,23-24

Otoitza

Jesus Jaunak esan zuen: Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin. Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik. Joan 14,13-14 Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiok zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. Joan 15,7 Asmo okerrak izan banitu, Jaunak ez zidakeen entzungo. Salmoa 66,18 Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak. Markos 11,24 Egin otoitz eta eskariak etengabe, Izpirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu. Efesoarrei 6,18 Egin otoitz aspergabe. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. 1 Tesalonikarrei 5,17-18

Zerbitzua eta sufrimendua

Jesusek esan zuen: Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. Mateo 16,24 Ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen. 2 Korintoarrei 9,8 Senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago ihardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko. 1 Korintoarrei 15,58 Izan ere, dohain hau eman dizue Jainkoak: Kristorengan sinestea ezezik, harengatik sufritzea ere bai. Filipoarrei 1,29 Baina zuzen jokatzeagatik sufritu beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek! Ez izan inoren beldur, ez ikaratu! 1 Pedro 3,14 Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Izpiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta. 1 Pedro 4,14

Idolatria Jainkoak debekatuta

Jainkoak hitz hauek esan zituen: Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa. ... Ez izan ni beste jainkorik. Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. Ez ahozpeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz. Irteera 20,2-5 Huts dira atzerritarren jainko guztiak; Jaunak, ordea, zeruak egin ditu. Salmoa 96,5 Badakigu sasijainkoak ez direla ezer ere munduan eta Jainkoa bat besterik ez dela. 1 Korintoarrei 8,4 Guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesukristo: beronen bidez baitira gauza guztiak eta beronen bidez baikara gu ere. 1 Korintoarrei 8,6 Jesusek esan zuen: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu. Mateo 4:10 Hilaraz itzazue ... zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den dirugosea. Honelako gauzek bizten dute Jainkoaren haserrea. Kolosarrei 3,5-6

Jainkoaren salbamenari uko egitearen arriskua

Nola aldegin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu? Hebertarrei 2,3 Hori izango du garaileak ondare, eta Jainko izango nau ni eta nik bera seme. Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek, suz eta sufrez garretan dagoen lakua, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare. Apokalipsia 21,7-8 Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gainean. Joan 3,36 Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? Lukas 3,7

Gaizkitik eta Satanasengandik askapena

Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Erromatarrei 16,20 Bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari. ... Berak atera gaitu ilunbearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu. Kolosarrei 1,12-13 Honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deusezteko. 1 Joan 3,8 Jesukristok, Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik gu askatzeko. Berari aintza menderen mendetan! Galaziarrei 1,4-5 Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten. Efesoarrei 6,11 Eman diezazkiogun eskerrak Jainkoari, halako garaipena ematen digulako Jesukristo gure Jaunaren bitartez! 1 Korintoarrei 15,57

Kristoren etorrera

Berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten. Joan 14,3 Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro. Eginak 1,11 Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turutotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara. 1 Tesalonikarrei 4,16-17 Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura. 1 Joan 3,2 Zain egon ... ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. ... Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea. Mateo 24,42.44 Hara, laster nator eta neurekin dakart saria, bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzeko. Apokalipsia 22,12 Amen! Zatoz, Jesus Jauna! Apokalipsia 22,20 Biblia Jainkoaren Hitza duzu idatzita, eta liburuska honetan Bibliako pasarte batzuk bakarrik irakurri ahal izan dituzu. Bihotz-bihotzez emango dizugu aholku edo gomendio bat: eskura ezazu Biblia osorik, bertan Jainkoak bere buruaz emandako agerpena baitago, gizaki guztion bedeinkaziorako agerpena.

free web site hit counter